DATUEN BABESA

1. Arduraduna

1.1. Tratamenduaren arduraduna:

HARTUTAKO KALTE ZEREBRALAREN ARABAKO ELKARTEA (ATECE) (aurrerantzean, “ATECE”)
G01151216
Angela Figuera Aymerich kalea, 1, behea 2, 01010 Gasteiz (Araba)
645 157 210
info@atecearaba.org

1.2. Datuak babesteko ordezkaria (DBO):

ATECEk aurrerago DBO bat izendatzen badu, hori izendatzen duenean argitaratuko dira DBOaren datuak (telefonoa eta posta elektronikoa) www.atecearaba.org web orrian.

2. Tratamenduaren helburuak

Zure datuak helburu hauetarako erabiliko dira:

– Zuk egindako kontsulta/eskaera izapidetzeko.

– Edozein bidetatik, bide elektronikoetatik barne, hartutako kalte zerebralaren tratamenduaren inguruko gure zerbitzuen informazio komertziala edota Gabonetan zorionak eta halakoak bidaltzeko.

3. Legitimazioa

Zure datuak tratatzeko legezko oinarria zuk egindako eskaera baten kudeaketa da; gure produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza-komunikazioen zilegitasuna horretarako eskatu dizugun onespenean oinarrituta dago.

Inprimakian eskatutako datu guztiak nahitaez bete behar dira. Ez baditu adierazten, ATECEk ezin izango dio zure eskaerari erantzun.

Publizitate bidaltzeko baimena ukatzeak edota ezeztatzeak ez du inola ere baldintzatuko zure eskaeraren kudeaketa, baldin eta eskaera hori izapidetzeko baimena eman badiguzu.

4. Datuak gordetzeko epeak/irizpideak

Zure datu pertsonalak kontsulta/eskaera izapidetzen den bitartean, eta publizitatea bidaltzeko gordeko dira, horretarako baimena ezeztatzen ez den artean. Kasu horretan, datuak ezabatu egingo dira, alegia, blokeatu egingo dira. Alde horretatik, blokeatutako datuak epaimahaiaren, Ministerio Fiskalaren edo beste administrazio publiko eskudunen esku geratuko dira, bereziki, datuak babesteko agintarien esku, tratamenduaren ondoriozko balizko erantzukizunak eskatzeko, eta horien preskripzio epean.

5. Hartzaileak

Ez da aurreikusten datuak hirugarrenei jakinaraztea, legezko betebeharra izan ezik.

Ez da daturik transferituko Europar Batasunetik kanpoko beste herrialdetara.

6. Eskubideak

6.1. Eskubideen egikaritzea:

Zure datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko edo horien eramangarritasunerako eskubideak erabili nahi badituzu, edota datuen tratamendua mugatu edo horien aurka egin nahi baduzu, bidali idatzi bat ATECEra, lehen adierazitako helbidera edo info@atecearaba.org helbide elektronikora, Hornitzaileen Datuen Babesa erreferentziarekin, zure NANaren edo identifikazio-agiri baliokide baten kopia erantsita.

6.2. Baimena baliogabetzeko eskubidea:

Edozein unetan baliogabetu dezakezu zure datuak tratatzeko emandako baimena, ATECEra, lehen adierazitako helbidera, edo info@atecearaba.org helbide elektronikora idatzi bat bidalita, Hornitzaileen Datuen Babesa erreferentziarekin. Horretarako, zure NANaren edo identifikazio-agiri baliokide baten kopia erantsi behar duzu. Baimena ezeztatzeak ez du eraginik izango baimena kendu aurretik emandako onespenean oinarritutako tratamenduan.

6.3. Erreklamatzea:

Nolanahi ere, zure eskubideak urratu direla uste baduzu, erreklamazioa aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (Jorge Juan, 6, 28001 Madril, 901 100 099 telefonoa, eta www.agpd.es webgunea).