ATECE

HISTORIA

ATECE ARABA 1994an sortu zen, HKZ zuen pertsona baten senide baten ekimenez, erabat galduta eta arretarik gabe baitzegoen, bere anaiaren egoera zela-eta. Hala, hedabideen bitartez, egoera horretan zeuden hainbat pertsona harremanetan jarri eta Euskadiko Elkartea sortu zen, ondoren hiru elkarte probintzialetan banatuko zena.

MISIOA

Hartutako Kalte Zerebrala duten pertsonei eta euren familiei laguntza eskaintzen dien irabazi asmorik gabeko Arabako erakunde bakarra da gurea. Profesionalek, familiek eta boluntarioek osatutako elkartea da, eta biltzar bidez funtzionatzen du, Zuzendaritza Batzorde kudeatzaile batekin eta erakunde publiko zein pribatuen laguntzarekin, dohaintzekin eta bazkideen ekarpenekin.

Arreta integrala ematen diegu familiei, kalitateko zerbitzu pertsonalizatu eta unibertsala. Horretarako, diziplina anitzeko lantalde espezializatu bat, elkartearen egoitza eta baliabide komunitarioak ditugu.

Gure helburua da ongizate kolektiboa lortzea eta gizartea HKZren eta horren prebentzioaren inguruan sentsibilizatzea.

IKUSPEGIA

Araban erreferentziako irabazi asmorik gabeko erakundea izatea, gardentasunez antolatu eta kudeatutakoa, familien parte-hartze eta inplikazioarekin, boluntarioen laguntzarekin eta ongizatea sustatzen duen talde profesional kohesionatu baten lanarekin.

Inklusioa eta baliabide komunitarioen erabilera sustatzen duten erakundeek babestutako erakundea, elkarte-proiektu egonkorra duena.

HKZ duten pertsonei eta horien familiei arreta pertsonalizatu eta unibertsala emateagatik, gizartean prebentzio eta sentsibilizazio lana egiteagatik, eta erakundeen aurrean erreibindikatzailea izateagatik aitortza jaso duen erakundea.

Garaiekin bat datorren eta aldaketetara egokitzen den irabazi asmorik gabeko erakundea.

NOR GARA

ZUZENDARITZA BATZORDEA

PROFESIONALAK

GIZARTE LANGILEAK

HEZKUNTZA-LAGUNTZAILEA

PSIKOLOGOA

LOGOPEDA

FISIOTERAPEUTA

TERAPEUTA OKUPAZIONALA

TAILERRETAKO BEGIRALEA

BAZKIDEAK

HKZ DUTEN PERTSONAK

HKZ DUTEN PERTSONEN SENIDEAK

BOLUNTARIOAK

DESKARGAK

BESTE DATU INTERESGARRI BATZUK

2009an, ATECE ARABA erabilera publikoko elkarte izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta 2011n, mezenasgoko lehentasunezko jarduera izaera eman zion Arabako Foru Aldundiak.

Horrekin batera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak homologatutako osasun zentroa da.