Webgunearen titularraren identifikazio-datuak

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluak xedatutako informazioa emateko betebeharra betetzeko, Hartutako Kalte Zerebralaren Arabako Elkarteak (aurrerantzean, “ATECE”), www.atecearaba.org webgunearen titular gisa, aipatutako legeak exijitutako identifikazio-datuak jakinarazi nahi ditu:

Elkartearen izena: Hartutako Kalte Zerebralaren Arabako Elkartea (aurrerantzean, “ATECE”)

Helbide soziala: Angela Figuera Aymerich kalea, 1, behea 2, 01010 Gasteiz (Araba)

IFK: G 01151216

Helbide elektronikoa: info@atecearaba.org

EJko inskripzio-datuak A/4315/94

Informazio honek www.atecearaba.org domeinuaren izenpean argitaratzen den web orriaren erabiltzaileek onartu eta errespetatzeko konpromisoa hartzen duten erabilera-baldintzak, erantzukizun-mugak eta betebeharrak eratu eta arautzen ditu.

Definizioak

“Orria”, www.atecearaba.org domeinua, Interneteko erabiltzaileen zerbitzura jartzen dena.

“Erabiltzailea”, jendearentzat eskuragarri dagoen komunikazio elektronikoen zerbitzua erabiltzen edo eskatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa. (Definizio hori Komunikazio Elektronikoen Europako Kodean ageri da).

“Azken erabiltzailea”, jendearentzat eskuragarri dauden komunikazio elektronikoen sare publikoak edo zerbitzuak ematen ez dituen erabiltzailea. (Definizio hori Komunikazio Elektronikoen Europako Kodean ageri da).

“Edukia”, www.atecearaba.org domeinu osoa osatzen duten orriak dira, eta horiek osatzen dute www.atecearaba.org webguneak Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen dituen informazioa eta zerbitzuak. Horietan daude mezuak, testuak, argazkiak, grafikoak, ikonoak, logoak, teknologia, estekak, testurak, marrazkiak, soinu- edota irudi-artxiboak, grabazioak, softwarea, itxura, diseinu grafikoa eta iturburu-kodeak, eta, oro har, orrian dagoen edozein material mota.

“Web”, Interneten bidez informazioa eskuratzeko sistema deskribatzen duen hitz teknikoa, HTML lengoaiaz edo antzekoren batez egindako orrien bidez konfiguratzen dena, eta programazio-mekanismoak, hala nola java, javascript, PHP eta abar. Domeinu-izen batekin diseinatu eta argitaratutako orri horiek titularrak Interneteko erabiltzaileen eskura jartzen duen informazioaren emaitza dira.

“Komunikazio elektronikoen zerbitzua”, oro har, komunikazio elektronikoen sareen bidezko ordainsari baten truke ematen dena. (Definizio hori Komunikazio Elektronikoen Europako Kodean ageri da).

“Interneterako sarbide-zerbitzua”, jendearentzako komunikazio elektronikoen zerbitzua, Interneterako sarbidea eta, beraz, Internetera konektatutako ia muturreko puntu guztien arteko konektibitatea ematen duena, erabilitako sare-teknologia eta ekipo terminala edozein dela ere. (Internet irekian sartzeko neurriei buruzko erregelamenduan ageri den definizioa).

“Hiperesteka”, erabiltzaile batek webeko hainbat orritan edo Interneten nabigatzeko teknika, estekak duen testuan, ikonoan, botoian edo adierazlean klik eginda.

“Cookieak”, “trazabilitaterako” eta webguneetako nabigazioaren jarraipenerako bitarteko teknikoa. Erabiltzailearen ordenagailuan idazten diren testu-fitxategi txikiak dira. Metodo horrek pribatutasunean ondorioak dituenez, ATECEk behar bezala eta modu frogagarrian abisatuko du horren erabileraren inguruan, Orrian ezartzen diren unean.

“Terminal-ekipamendua”, telekomunikazio-sare publiko baten interfazera zuzenean edo zeharka konektatutako ekipoa, informazioa transmititzeko, prozesatzeko edo jasotzeko. (Definizio hori telekomunikazioetako ekipo terminalen merkatuko lehiari buruzko 2008/63 Zuzentarauan ageri da).

Erabilera-baldintzak

Orria erabiltze hutsak Orriaren erabiltzaile izaera ematen du, pertsona fisikoa nahiz juridikoa izan, eta nahitaez esan nahi du Legezko Oharrean jasotako klausula eta baldintza orokor guztiak osorik eta erreserbarik gabe onartzen direla. Azken erabiltzailea ez badago ados legezko ohar honetako klausula eta erabilera baldintzekin, ez du orria erabiliko.

Legezko ohar hau aldatu eta eguneratu egin daiteke; beraz, ATECEk argitaratutako bertsioa desberdina izan daiteke erabiltzailea Atarira sartzen den une bakoitzean. Beraz, azken erabiltzaileak Legezko Oharra irakurri behar du Orrian sartzen den bakoitzean.

Orriaren bidez, ATECEk edo hirugarren erabiltzaileek Internet bidez argitaratutako edukietara sartzeko eta horiek erabiltzeko aukera ematen die ATECEk azken erabiltzaileei.

Azken erabiltzailea behartuta dago eta konpromisoa hartzen du Orria eta Edukiak indarrean dagoen legeriari, Legezko Oharrari eta legezko abisu honen bidez edo Orria osatzen duten Edukien barruko beste edozein tokitan jakinarazitako beste edozein ohar edo jarraibideri jarraiki erabiltzera, bai eta bizikidetza-arauei, moralari eta oro har onartzen diren ohitura onei jarraiki ere.

Horretarako, azken erabiltzailea behartuta dago eta konpromisoa hartzen du edozein Eduki legez kanpoko helburu edo ondorioetarako, Legezko Oharrean edo indarreko legeek debekatuetarako, hirugarrenen eskubideei eta interesei kalte egiten dieten helburuetarako, edo Edukiak, ekipo informatikoak edo ATECEren edozein ekipo informatiko propiotan edo horrek kontratatutakoetan, beste Erabiltzaileen ekipoetan edo Interneteko edozein erabiltzailerenetan (hardwarea eta softwarea) biltegiratutako dokumentuen, fitxategien edo edozein edukiren erabilera normala kaltetu, baliogabetu, gainkargatu, hondatu edo galarazteko moduan EZ erabiltzeko.

Azken erabiltzailea behartuta dago eta konpromisoa hartzen du Orrian jasotako edozein material ez transmititzera, ez zabaltzera edo hirugarrenen esku ez jartzera, hala nola informazioak, testuak, datuak, edukiak, mezuak, grafikoak, irudiak, soinu- edota irudi-fitxategiak, argazkiak, grabazioak, softwarea, logotipoak, markak, ikonoak, teknologia, argazkiak, softwarea, estekak, diseinu grafikoa eta iturburu-kodeak, edo Orrialdearen Erabiltzaile gisa sarbidea duen beste edozein material; nolanahi ere, zerrenda hori ez da mugatzailea.

Horrekin guztiarekin bat, azken erabiltzaileak ezin izango du:

  • Edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, jendaurrean jarri edo beste edozein modutan jakinarazi, eraldatu edo aldatu, ATECEren baimen idatzi eta espliziturik gabe, hori baita dagozkion eskubideen titularra, edo legez baimenduta ez badago.
  • “Copyright”a eta ATECEren edo horren titularren eskubide erreserbaren, hatz-marken edota identifikatzaile digitalen, edo horiek identifikatzeko ezarritako beste edozein baliabide teknikoren identifikazio-datuak kendu, manipulatu edo edozein modutan aldatu.

Azken erabiltzaileak ez du edukirik lortuko, eta ez da edukiak lortzen saiatuko, horretarako, kasuan kasu, bere eskura jarritako edo edukien web orrietan edo, oro har, Interneten horretarako erabili ohi diren web orrietan adierazitako bitartekoak edo prozedurak ez bezalakoak erabiliz, baldin eta Orria edota edukiak hondatzeko edo baliogabetzeko arriskurik ez badago.

Jabetza intelektuala

Orrian agertzen diren edozein motatako marka, izen komertzial edo ikur bereizgarri guztiak ATECErenak edo, hala badagokio, erabilera baimendu duten hirugarrenenak dira, eta ezin da ulertu Atarira edota Edukietara sartzeak edo horiek erabiltzeak Erabiltzaileari marka, izen komertzial edota ikur bereizgarri horien gaineko inolako eskubiderik ematen dionik; ezin da ulertu, halaber, Erabiltzaileari eduki horiek ustiatzeko dauden edo egon daitezkeen eskubideak lagatzen zaizkionik.

Era berean, edukiak ATECEren edo, hala badagokio, hirugarrenen jabetza intelektuala dira; beraz, jabetza intelektualaren eskubideak ATECEren edo horien erabilera baimendu duten hirugarrenen titulartasunekoak dira, eta horiei bakarrik dagokie haiek edozein modutan ustiatzeko eskubidea, eta, bereziki, erreproduzitzeko, banatzeko, publikoki komunikatzeko eta eraldatzeko eskubideak erabiltzea.

Web honetan dagoen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta ATECEren edo edukiak laga dituzten Orriko hirugarren batzuen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak urratzeak legez ezarritako erantzukizunak ekarriko ditu.

Hiperestekak

Beren web orriaren eta Orriaren artean hiperestekak ezarri nahi dituzten pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Ez da aldez aurreko baimena beharko, hiperestekak hasierako orrira soilik sartzeko aukera ematen badu, baina ezingo du inola ere erreproduzitu. Beste edozein hiperesteka egiteko, ATECEren idatzizko baimen berariazkoa eta argia beharko da.
  • Ez da “markorik” (“frame”) sortuko web orriekin, ez eta ATECEren web orrien gainean ere.
  • Ez da egingo adierazpen edo adierazpen faltsurik, zehaztugaberik, edo iraingarririk ATECEren, bertako zuzendarien, langileen edo kolaboratzaileen gainean, ez eta edozein arrazoirengatik Orrian aipatze diren pertsonen, Orriaren Erabiltzaileen edo emandako edukien gainean ere.
  • Ez da adieraziko, ez eta aditzera emango ere, ATECEk hiperesteka baimendu duenik edo hiperesteka ezartzen den web orriaren eskura jarritako edukiak gainbegiratu edo onartu dituenik.
  • Hiperesteka ezartzen den web orriak hiperestekaren helburua identifikatzeko behar-beharrezkoa dena soilik eduki dezake.
  • Hiperesteka duen web orriak ez du edukiko informazio edo eduki ez-zilegirik, ez moralaren eta oro har onartutako ohitura onen kontrakorik, ez eta hirugarrenen eskubideen aurkako edukirik ere.

Orriaren erabilgarritasuna

ATECEk ez du bermatzen Orrirako eta bere Edukietarako sarbidean etenik edo akatsik ez egoterik, ez eta horiek eguneratuta egoterik ere, baina ahalegin handia egingo du horiek saihesteko, zuzentzeko edo eguneratzeko, hala badagokio. Beraz, ATECE ez da azken erabiltzaileari eragindako edozein motatako kalte edo galeren erantzule izango, baldin eta kalte horiek telekomunikazio-sareetako akatsen edo deskonexioen ondorio badira eta, ondorioz, Atariaren zerbitzua eteten, bertan behera uzten edo geratzen bada, zerbitzua eman bitartean edo aldez aurretik.

Indarrean dagoen legedian jasotako salbuespenekin, ATECE salbuetsita dago Orriaren eta Edukien erabilgarritasun, jarraitutasun edo funtzionamendu ezagatik sor daitezkeen era guztietako kalte-galeren erantzukizunetik, eta erabiltzaileek Orriari eta Edukiei eman ahal izan dieten erabilgarritasun-itxaropena ez betetzetik.

Web orri honetan agertzen diren hiperesteken funtzioa erabiltzaileari gai horri buruzko informazioa duten beste webgune batzuen berri ematea besterik ez da. Hiperesteka horiek ez dira inolako iradokizun edo gomendio.

ATECE ez da lotutako orri horien edukien, hiperesteken funtzionamenduaren edo baliagarritasunaren, eta lotura horien emaitzaren erantzule, eta ez du bermatzen horietan birusik edo bestelako elementurik ez egoterik, erabiltzailearen sistema informatikoan (hardwarea eta softwarea), dokumentuetan edo fitxategietan aldaketak sor ditzakeenik, eta ez du inolako erantzukizunik izango arrazoi horrengatik erabiltzaileari eragindako edozein kalterengatik.

Orrian sartzeak ez du esan nahi ATECE behartuta dagoenik birusik, harrik edo bestelako elementu informatiko kaltegarririk ez dagoela kontrolatzera. Erabiltzaileari dagokio, betiere, programa informatiko kaltegarriak detektatzeko eta desinfektatzeko tresna egokiak izatea. Beraz, ATECEk ez du bere gain hartuko Orriaren zerbitzua ematean gerta daitezkeen segurtasun-akatsen erantzukizuna, ez eta erabiltzailearen edo hirugarrenen sistema informatikoan (hardwarea eta softwarea) edota bertan biltegiratutako fitxategi edo dokumentuetan webguneko zerbitzu eta edukietara konektatzeko erabilitako erabiltzailearen ordenagailuan birusak egotearen, nabigatzaileak oker funtzionatzearen edo horren eguneratu gabeko bertsioak erabiltzearen ondorioz eragin daitezkeen kalteen erantzukizuna ere.

Orriaren kalitatea

Orriaren bidez ematen diren informazioaren eta zerbitzuen ingurune dinamiko eta aldakorra dela eta, ahalegin handia egiten ari da ATECE, baina ez du bermatzen edukien egiazkotasun, zehaztasun, fidagarritasun, erabilgarritasun edota gaurkotasun osoa.

Atari hau osatzen duten orrietako informazioa informatiboa, aholku-emailea, dibulgatzailea eta publizitarioa baino ez da. Ez dute inolako konpromiso lotesle edo kontratu izaerarik.

Erantzukizunaren mugatzea

ATECEk ez du azken erabiltzaileak informazio horretan oinarrituta har ditzakeen erabakien erantzukizunik, ez eta Orriko dokumentu eta grafikoek izan ditzaketen akats tipografikoen erantzukizunik ere. Informazioa aldatu egin daiteke noizbehinka, edukiak handitu, hobetu, zuzendu edo eguneratu, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Jakinarazpenak

ATECEk azken erabiltzaileari edozein bidetatik egiten dizkion jakinarazpen eta komunikazio guztiak eraginkortzat joko dira ondorio guztietarako.

Edukien erabilgarritasuna

Orrialdearen eta edukien zerbitzuak iraupen mugagabea du, hasiera batean. Nolanahi ere, ATECE baimenduta dago Orriaren edota Edukien zerbitzua edozein unetan bukatutzat ematera edo bertan behera uztera. Hori posible denean, ATECEk aldez aurretik ohartaraziko du Orria amaitu edo bertan behera utzi dela.

Datu Pertsonalen babesa

ATECE jabetzen da datu pertsonalen pribatutasunak duen garrantziaz, eta, horregatik, datuen tratamendurako politika bat ezarri du, datuen erabileran eta bilketan segurtasun maximoa lortzeko, arlo horretan indarrean dagoen araudia betetzen dela bermatuta eta politika hori erakundearen jarduera-ildoen oinarrizko zutabetzat hartuta.

www.atecearaba.org webgunean nabigatu bitartean, baliteke datu pertsonalak eskatzea horretarako prestatutako inprimakien bidez. Datu horiek fitxategi egokietan sartuko dira, horiek biltzeko edukitako helburu jakin eta zehatzaren arabera.

Horrela, datu-tratamendu bakoitzari buruzko informazio partikularra web-formulario bakoitzarekin batera emango da, eta tratamenduaren arduradun bera edukiko dute, ATECE, Angela Figuera Aymerich kalea, 1, behea 2, 01010 Gasteiz, bai eta datuetan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezabatzeko eta horien eramangarritasuna gauzatzeko lekua zein modua, eta datuen tratamendua mugatzeko edo horiei aurka egiteko eskubidea egikaritzeko lekua eta modua ere. Horretarako, idatzizko jakinarazpen bat bidali behar da goian adierazitako helbidera, NANaren edo identifikazio-agiri baliokide baten kopiarekin.

Zure datuak posta elektronikoko mezu baten bidez ematen badituzu, egiten diguzun eskaera edo iruzkina kudeatzea helburu duen fitxategi batean sartuko da mezu hori, eta aurreko paragrafoan adierazitako gainerako alderdiak aplikatuko dira.

Era berean, ATECEren zerbitzuen kontratazioaren baldintza orokorrek datuen tratamenduaren ezaugarriak eta izaera biltzen dituzte, eta horrek garatuko ditu, horietakoren bat kontratatuz gero.

Bestalde, ATECEk beharrezko neurri teknikoak eta antolamendukoak ezarri ditu www.atecearaba.org webguneko ataletara sartzearen ondorioz interesdunek eman ditzaketen Datu Pertsonalak galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe eskuratu eta lapurtu ez daitezen. Horretarako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoan (DBEO Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra), jasotako segurtasun-neurriak aplikatu dira.

Jurisdikzioa

Legezko ohar honen interpretazioaren, aplikazioaren eta betetzearen inguruan sortzen diren arazo guztietarako, baita hura erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen erreklamazioetarako ere, Gasteizko epaile eta auzitegien mende jarriko dira alderdi guztiak, eta espresuki uko egingo diote legokiekeen beste edozein eskumeni.

Lege aplikagarriak

Legezko oharrak Espainiako legeak ditu arau.

Copyright© ATECE.

Jabetza intelektualaren nazioarteko lege eta itunek egile-eskubide guztiak erreserbatuta dituzte. Espresuki debekatuta dago horiek edozein bidetatik kopiatzea, erreproduzitzea edo zabaltzea, osorik edo zati batean.