Atece Araba “Eskuz Esku Buru Osasunaren Alde”

Atece Arabako talde batek parte hartu zuen atzo Osasun Mentalaren alde Gasteizen egindako 5 kilometroko martxan. ASAFESek (Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Arabako Elkartea) eta Vital Fundazioak “Eskuz Esku Buru Osasunaren Alde” V. Ibilaldi Solidarioa antolatu zuten. Urriaren 10a Buru Osasunaren Munduko Eguna da. Egun horren helburua gaixotasuna ikusaraztea eta horrekin batera dauden estigmak haustea da.    

Leer Más

Atece Araba, konpromisoak berrituz

Atece Arabak 30 urte beteko ditu aurten. 1994an sortu zen Atece Araba. Garuneko Gaitza zuen pertsona baten senide batek erakundea martxan jartzea erabaki zuen, bere   anaiaren informazio eta arreta falta zela eta. Egoera berean zeuden hainbat lagun elkartu eta Euskadiko Elkartea sortu zuten. 2024an urtebetetzea ospatuko dugu… Antolatuko ditugun jardueren berri emango dizuegu.      

Leer Más

Garuneko Gaitza: Garena

Garuneko Gaitzaren Elkartetan etapa berri bat hasi da. Proiektu komun hori ikusgai egingo dugu. Garuneko Gaitzaren elkarte-mugimenduaren marka berria aurkeztu da. 1995ean 8 elkartek osatu zuten Estatuko Federazioa. Gaur egun, 50 elkarte baino gehiago gara. Hazi, ikasi, eboluzionatu… egin dugu. Orain beste urrats bat emango dugu: Garena……. Garuneko Gaitza gara.    

Leer Más