• Jon Karla Bilbao, hartutako kalte zerebrala du, ATECE ARABAko bazkide eta Zuzendaritza Batzordeko kide da, oinez egin ditu Erromatik Santiagora dauden 2.716 kilometroak, herritarrak HKZren inguruan kontzientziatzeko eta Hartutako Kalte Zerebralaren Arabako Elkarterako dirua biltzeko.
  • Goiuri Jauregian, bide horretako bere urratsei jarrai diezaiekezu, argazki-erakusketa baten eta bideo-dokumental baten bitartez.
  • Urriaren 25ean, hitzaldi bat egongo da, elkarteak antolatuta, eta kolektiboaren egoera azaltzeaz gainera, ATECEko presidenteak, Jon Karlak, bere proiektuari buruz hitz egingo du: “HKZri bide egiten”.
[mkd_button size=”small” type=”solid” hover_type=”” target=”_blank” icon_pack=”” hover_animation=”fill-from-top” font_weight=”” text=”ERAKUSKETARI BURUZKO GUZTIA” link=”https://www.atecearaba.org/wp-content/uploads/2019/10/2.-Exposicio╠ün.pdf” color=”#ffffff” background_color=”#00a4a4″ hover_background_color=”#00a4a4″ border_color=”#00a4a4″ hover_border_color=”#00a4a4″ hover_color=”#ffda27″]

Urriaren 26a Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna da; hori dela eta, kalera irtengo gara, ATECE ARABAk HTZ duten pertsonak eta horien familiak orientatzen eta horiei laguntzen egiten duen lana erakusteko.

Aurten 25 urte beteko ditugu, gainera, eta eskerrak emateaz aparte ospatu egin nahi dugu, egiten ditugun jarduerak guztiokin partekatuta.

Gurekin ospatu nahi al duzu? Eman izena Andere jatetxeko bazkarirako. Gehiago jakin nahi baduzu, deitu!

[mkd_button size=”small” type=”solid” hover_type=”” target=”_blank” icon_pack=”” hover_animation=”fill-from-top” font_weight=”” text=”DESKARGA EZAZU EGITARAUA” link=”https://www.atecearaba.org/wp-content/uploads/2019/10/Programa-2019DEF-baja.pdf” color=”#ffffff” background_color=”#00a4a4″ hover_background_color=”#00a4a4″ border_color=”#00a4a4″ hover_border_color=”#00a4a4″ hover_color=”#ffda27″]
  • Urriaren 26an, Jon Karla Bilbaoren eskutik, Arabako Donejakue Bide Lagunen Elkartearekin batera, Done Jakue Bidearen zati bat egingo dugu, Gasteizen barrena, Prado kaletik Loma Jeneralaren kalera.
  • Zati guztiz irisgarria da paseoa egin eta Elkartearentzako dirua bilduta herritarrak HKZren inguruan kontzientziatu nahi dituzten guztientzat. Eskura ezazu zure dortsala!
[mkd_button size=”small” type=”solid” hover_type=”” target=”_blank” icon_pack=”” hover_animation=”fill-from-top” font_weight=”” text=”DESKARGA EZAZU IBILBIDEA” link=”https://www.atecearaba.org/wp-content/uploads/2019/10/3.-El-recorrido.pdf” color=”#ffffff” background_color=”#00a4a4″ hover_background_color=”#00a4a4″ border_color=”#00a4a4″ hover_border_color=”#00a4a4″ hover_color=”#ffda27″]

Hainbat modutan lagun diezagukezu:

1.- Erosi zure dortsala. Eman izena eta ekin ibiltzeari!

2.- Ezin bazara etorri ere, eros dezakezu. Kolabora ezazu!

3.- Nahiago baduzu, egin zure dohaintza ondorengo kontu zenbaki hauetan: LABORAL KUTXA ES73 3035 0429 4290007563 KUTXABANK ES24 2095 3147 77 1091867563.

4.- Eman gaitzazu ezagutzera! Zure sare sozialen bitartez eta zure senide eta lagun artean.

5.- Egin zaitez boluntario, ATECEn esku gehiago behar ditugu.

[mkd_button size=”small” type=”solid” hover_type=”” target=”_blank” icon_pack=”” hover_animation=”fill-from-top” font_weight=”” text=”ESKURA EZAZU ZURE DORTSALA” link=”https://www.atecearaba.org/dorsal/” color=”#ffffff” background_color=”#00a4a4″ hover_background_color=”#00a4a4″ border_color=”#00a4a4″ hover_border_color=”#00a4a4″ hover_color=”#ffda27″]